2021(e)ko apirilakren 11(a), igandea

DINOSAUROAK

EGUN BATEAN ESKOLARA ETORRI GINENAN OINATZ BATZUK IKUSI GENITUEN PASABIDETIK. JARRAITU GENITUEN ETA GELARAINO ERAMAN GINTUZTEN. HOR KUTXA BAT ZEGOEN OHIAL BATEKIN EZTALITA… ZER OTE DAGO BARRUAN?                                             





DINOSAUROAK!

GOGO HANDIZ ERABAKI GENUEN DINOSAUROEN MUNDUAN MURGILTZEA. DATU ASKO DAKIGU GAI HONI BURUZ, BAINA GEHIAGO IKASI NAHI GENUEN.

BEREHALA HASI GINEN EKARTZEN LIBURU ETA DINOSAURO ASKO ETXETIK. MILA ESKER!



















HORRI ESKER HASI GINEN DINOSAUROEN TXOKOA BETETZEN ETA GAUZA BERRIAK EZAGUTZEN. OSO ARTISTA GARENEZ, GEUK APAINDU GENUEN TXOKOA.

LEHENENGO PAUSOA, HIZKIAK MARGOTU...




BIGARRENA, MARKOA APAINDU. HORI EGITEKO OBJEKTU EZPERDINAK ESTANPATU GENITUEN (TAPOIAK, EDALONTZIAK, ESPONJAK, ARTILEA…).






TXOKOA PREST, EGUNERO IRUDI DESBERDINAK JARTZEN HASI GINEN.

                            


ALDI BEREAN, GOIZERO MAKINISTAK DINOSAUROEN KUTXA IREKI ETA BARRUAN ZEGOEN DINOASAUROA DESKRIBATZEN ZUEN BESTE LAGUNEK ASMATZEKO ZEIN ZEN. GERO, DENON ARTEAN, ARBELEAN IDAZTEN GENITUEN EZAUGARRI BATZUK.








OINATZAK ERE ATERA GENITUEN. BLANKAK IDEIA OSO ONA IZAN ZUEN ETA BUZTIN PLANTXA BATEAN DINOSAURO BATZUEN OINATZAK UTZI GENITUEN.










ASKO GUSTATU ZITZAIGUN BUZTINA UKITZEA ETA ERREPIKATU EGIN GENUEN. 









BESTE EGUN BATEAN BI LAGUNEK ARRAUTZA BANA EKARRI ZUTEN ETA HABI BAT EGIN GENUEN ORE TXURIAREKIN. PATIOAN BELARRA ETA MAKILTXOAK HARTU GENITUEN ETA GERO HABIA EGIN GENUEN.









DINOSAUROEN GAIAREKIN ERE MUNDU DESBERDINAK SORTU GENITUEN, BAINA KASU HONETAN EZ ZEGOEN IZOTZA, SUMENDIAK ETA KOBAZULOAK BAIZIK.









BESTE ALDE BATETIK, ETXE TXOKOA PALEONTOLOGOEN TXOKO BIHURTU GENUEN. HEZURRAK ETA FOSILAK BILATZEN ARITU GINEN, ETEN GABE, PALEONTOLOGOAK BEZALA.









BUKATZEKO, KOADRO BAT EGIN GENUEN.

   1. LEHENENGO DINOSAUROEN SILUETA EGIN GENUEN.







  2.  
FONDOA MARGOTU, HORRETARAKO ESPONJAK ERABILI GENITUEN.









ETA HORRELA GERATU ZIREN GURE ARTE-LANAK