2021(e)ko ekainakren 1(a), asteartea

TXITAK GURE GELAN.

 AIMARREN TXITAK.

ZE LASAIAK ETA POLITAK DIREN!




POLIKI POLIKI LAZTANDU DITUGU

 



 


 

TXIO TXIO TXIO



  





 







OSO GUSTURA IBILI GARA!

2021(e)ko maiatzakren 27(a), osteguna

Haritz Berri Baserri Eskola

 ZEINEN GUSTORA EGON GAREN BASERRIAN!

ANIMLIA MORDOA IKUSI ETA GERTURATZEKO AUKERA IZAN DUGU.

GAINERA, ERLEEN MUNDURA GERTURATU ETA HAUEK SORTUTAKO ARGIZARIAREKIN KANDELAK EGIN DITUGU.


HARITZ BERRIRA ATERALDIA

DUELA EGUN BATZUK HARITZ-BERRIKO BASERRI ESKOLARA JOAN GINEN BISITAN. 

LEHENDABIZI ERLEEK GURE INGURUNERAKO DUTEN GARRANTZIA AZALDU ZIGUTEN ETA HAUEK EGITEN DUTEN ARGIZARIAREKIN KANDELAK EGIN GENITUEN. 

ONDOREN HAMAIKETAKO HARTU ETA BERTAKO PARKEAN JOLASTU GENUEN, INDARRAK HARTU ETA  BERTAKO ANIMALIA GUZTIAK EZAGUTZERA JOATEKO: OILARRAK, INDIOLARRAK, ARDIAK, ZALDIA, BEHORRAK, TXERRIAK, AHUNTZAK, BEHIAK... 

PRIMERAKO EGUNA PASA GENUEN!




2021(e)ko maiatzakren 25(a), asteartea

GURE LEHENDABIZIKO IRTEERA! ESKIROTZEKO ETXALDEA


 EGUN ASKO ESPEROAN EGON ETA GERO, AZKENEAN IRITSI DA! 

AUTOBUSA HARTU ETA BASERRIRA GOAZ!

ZEINEN POZIK GAUDEN

GELAN LANDU DITUGUN ANIMALIA ASKO HURBILETIK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.





 










 

ESKIROTZERA IRITSI ETA LEHENIK ETA BEHIN OILATEGIRA JOAN GARA! 

KUKURRUKUU!!

OILOAK, OILARRAK ETA TXITOAK IKUSI ETA LAZTANDU DITUGU






JANARIA EMAN DIEGU




ETA ARRAUTZAK BILDU DITUGU.
KONTUZ IBILI OSO ERRAZ PUSKATZEN DIRA!


GERO UNTXIAK IKUSTERA JOAN GARA
KOLORE ASKOTAKO UNTXIAK EZAGUTU DITUGU: GRISAK, MARROIAK, BELTZAK, TXURIAK...













 

 

LEUN-LEUNAK ETA OSO POLITAK DIRA, 
BAINA SUSTO EDERRAK ERE HARTU DITUGU!




BASERRIAREN ERDIAN AHATE ETA ANTZARAK DAUDE

ZE GUSTORA DAUDEN URETAN IGERIAN!










ARRANOA ERE IKUSI DUGU

BAINA BADAEZPADA EZ GARA ASKO HURBILDU




 



MEEEE MEEE MEEEEE
BEGIRA ZENBAT ARDI! 
GU BEZAIN HANDIAK DIRA







 

OSO JATORRAK DIRA, 
BAINA ZENBAIT MOMENTUTAN BELDUR PIXKA BAT PASA DUGU

BEHI ETA TXERRI BAT BESTERIK EZ DUGU IKUSI, 

BAINA A ZE ANIMALI PUSKAK! HANDI HANDIAK DIRA



TXERRIAREN IZENA "AMA PIG" DA

KURRIN KURRIN KURRIN BASERRIAN NABIL





IIIIIIIIII ENTZUN DUGU
 ZALDIAK GURI DEIKA DAUDE!








 


BAZKA EMAN DIEGU 

 


ETA ASTOARI ASTOAK JA JA JA ABESTU DIOGU





KONTU HANDIZ ETA SUABE SUABE ASTOA ETA PONIA GARBITU DITUGU

 


ETA PASEOA EMAN DUGU!
ZE DIBERTIGARRIA IZAN DEN








    
                                        


BEGIRA PONIAK ZE KAKA MOKORDOA EGIN DUEN !
A ZE KIRATSA


 AHUNTZAK, AKERRA ETA ANTZUMEAK 
BISITATZERA JOAN GARA
KONTUZ ADARREKIN!











AZKENIK ANIMALIA BERRI BAT EZAGUTU DUGU
EMUA DU IZENA
ETA AUSTRALIATIK ETORRI DA


EMUEK OSO AZKAR EGITEN DUTE KORRIKA
IHES EGITEN BADU OSO ZAILA DA HAU HARRAPATZEA

TURURURUUU EZETZ HARRAPATU






BISITA AMAITZEKO SORPRESA BAT IZAN DUGU
ANIMALIA GEHIENAK LIBRE UTZI ETA HAUEKIN JOLASTEN IBILI GARA
ASKO DISFRUTATU DUGU!!!



 












 


SUSTOREN BAT IZAN DUGUN ARREN, BUELTATZEKO IRRIKITAN GAUDE!


OSO GUSTORA IBILI GARA
HURRENGO IRTEERA ARTE LAGUNAK!