2021(e)ko martxoakren 2(a), asteartea

POLOAK

 AURTENGO NEGUAK IZOTZ ETA ELUR PIXKAT OPARITU ZIGUN URTARRILEAN. DENA ZURI-ZURI ZEGOEN ETA  ASKO DISFRUTATU AHAL IZAN GENUEN: PARKEETAN, MENDIAN, ESKOLAN...

ELURRA  ASKO GUSTATZEN ZAIGUNEZ POLOAK LANTZEA ERABAKI GENUEN, GURE PLANETAKO LEKURIK HOTZENAK BAITIRA.

OSO MATERIALA INTERESGARRIA EKARRI DUGU ETXETIK (IPUINAK, LIBURUAK, ANIMALIAK, TESTUAK, DOKUMENTALAK, IRUDIAK...).








HORRI ESKER, POLOETAKO TXOKOA SORTU DUGU ETA GAUZA BATZUK IKASI DITUGU: ZENBAT POLO DAUDEN, ZE ANIMALIA BIZI DIREN, ZER JATEN DUTEN...




HGORREZ GAIN, ASKO DISFRUTATU DUGU IZOTZEZKO MUNDU DESBERDINAK SORTUZ.










IZOTZAREKIN ERE JOLASTU EGIN GARA HAINBAT ESPERIMENTU EGINEZ. 
ESKUAK IZOZTURIK GERATU ZITZAIZKIGUN!!






BUKATZEKO, HEGO POLOKO MAKETA BAT SORTU GENUEN ANIMALIEKIN JOLASTU AHAL IZATEKO. HAUEK DIRA JARRAITU IZAN DITUGUN PAUSOAK:

1. ITSASOA MARGOTU


2. MENDIAK SORTU ETA MARGOTU





3. PINGUINOENTZAKO TXIRRISTAK MARGOTU




4. SUMENDIA EGIN, ANTARTIKAN SUMENDIAK DAUDELAKO!



5. IZOTZA JARRI KOMUNEKO PAPERAREKIN



6. ELURRA SORTU, POLIESPAN BLOKEAK TXIKITUZ




ETA AZKENEAN... ELURRA EGIN ZUEN GURE HEGO POLOAN!



ZE ARTISTA GAREN!!









2021(e)ko otsailakren 26(a), ostirala

NEGUAREN INGURUKO ESKULANA!

ASTE HONETAN NEGUARI BURUZ IKASI DUGU: HOTZA EGITEN DU, ELURRA BOTA DEZAKE... BAINA, ZEINTZUK DIRA ESKOLAN DITUGUN KOLORE GUZTIEN ARTEAN HOTZA TRANSMITITZEN DIZKIGUTENAK? 

KOLORE HOTZEKIN ESKULAN POLIT BAT AURRERA ERAMAN DUGU, BAI ETA MARGOTZEKO TEKNIKA BERRI BAT IKASI ERE. BEGIRA ZEINEN POLITAK GERATU DIREN.









2021(e)ko otsailakren 24(a), asteazkena

IHAUTERIAK!

            IHAUTERIAK....

 3 URTEKOAK INUIT TXIKIEZ MOZORRATU GINEN... GELAN ASKO IKASI DUGU HORREN INGURUAN ETA MOZORRO BERO BAZUK PRESTATU OSTEAN EGUN EDERRA PASA GENUEN.






       GURASOEK       HAMARRETAKO EDERRA PRESTATU ZUTEN...MMMM....PILA-PILA PATATA TORTILA ETA ZUKUA.....













BAKOITZAK BERE KAÑABERA HARTU ETA....




























IZOTZETAN EGINDAKO ZULOAN ARRANTZAN ARITU GINEN







MIEL OTXINEKIN TALDEKO ARGAZKIA ATERA GENUEN





 


          ETA KANTA POLIT HONEKIN EGIN                         GENUEN PATIOAN PASEOA

                         INUIT TXIKI TXIKIA

                                    IGLUTIK ATERA DA

                                    ARRANTZA EGITERA

                                        EHIZA EGITERA

                                LAGUN GUZTI-GUZTIEKIN

                                                    BATERA


                                    HARTZA TXURI TXIKIAK

                                        HANKAN MINA HARTUTA

                                                TRINEO BARRUAN

                                                INUITAK SARTU DU

                                SENDATU ETA HOBE EGOTEKO


                                        (Doinua: Lantzeko zortzikoa)







OSO ONGI PASATU GENUEN!