2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena
PERUHARRI
Pasa den astean Peruharrin egon ginen. Gauza asko ikusi genituen, hementxe argazki batzuk:
Autobusetik jaitsi eta IƱaki Perurenaren baserrira joan ginen, bertan gauza asko kontatu zizkigun
Herri kirol ezberdinak egin genituen
Ondoren herensugeen parkean jolasten egon ginen, zenbat buru!!
Menditik paseotxo bat eman genuen eta margotutako harri pila topatu genituen
Autobusa hartu, eta Leitzako plazan bokata jan genuen, ze gosea!!
Argazki gehiago ikusteko klilatu hemen:ARGAZKIAK
2023(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala
PSIKOGELA
PSIKOMOTRIZITATE GELAN OSO GUSTORA ARITZEN GARA!!
HASIERAN, ZAPATAK KENDU ETA HARRESIA BOTATZEN DUGU.
ONDOREN, JOLASEAN ARITZEN GARA DENAK ELKARREKIN! GERO ETA GAUZA BERRI GEHIAGO FROGATZERA ANIMATZEN GARA!!
AZKENIK, DENA JASOTZEN DUGUNEAN, IPUINA ENTZUN ETA MARRAZKIA EDO MASAJEA EGITEN DUGU.
ARGAZKI ETA BIDEO GUZTIAK IKUSI NAHI BADITUZU SAKATU HEMEN:
2023(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna
AMAIA ETA PATXIREKIN
MAIATZAREN 4AN, AMAIA ETA PATXI BERE MUSIKA TRESNAK ERAKUSTERA ETORRI ZIREN
TXELO, BIBOLINA ETA BIOLAREN ARTEKO
EZBERDINTASUNAK IKUSI GENITUEN.
ZE GUSTORA EGON GINEN!!!
KONTZERTUAN GOZATU GENUEN.
MILA ESKER!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)