AURTENGO NEGUAK IZOTZ ETA ELUR PIXKAT OPARITU ZIGUN URTARRILEAN. DENA ZURI-ZURI ZEGOEN ETA ASKO DISFRUTATU AHAL IZAN GENUEN: PARKEETAN, MENDIAN, ESKOLAN...
ELURRA ASKO GUSTATZEN ZAIGUNEZ POLOAK LANTZEA ERABAKI GENUEN, GURE PLANETAKO LEKURIK HOTZENAK BAITIRA.
OSO MATERIALA INTERESGARRIA EKARRI DUGU ETXETIK (IPUINAK, LIBURUAK, ANIMALIAK, TESTUAK, DOKUMENTALAK, IRUDIAK...).
HORRI ESKER, POLOETAKO TXOKOA SORTU DUGU ETA GAUZA BATZUK IKASI DITUGU: ZENBAT POLO DAUDEN, ZE ANIMALIA BIZI DIREN, ZER JATEN DUTEN...
HGORREZ GAIN, ASKO DISFRUTATU DUGU IZOTZEZKO MUNDU DESBERDINAK SORTUZ.
ESKUAK IZOZTURIK GERATU ZITZAIZKIGUN!!
BUKATZEKO, HEGO POLOKO MAKETA BAT SORTU GENUEN ANIMALIEKIN JOLASTU AHAL IZATEKO. HAUEK DIRA JARRAITU IZAN DITUGUN PAUSOAK:
1. ITSASOA MARGOTU
2. MENDIAK SORTU ETA MARGOTU
3. PINGUINOENTZAKO TXIRRISTAK MARGOTU
4. SUMENDIA EGIN, ANTARTIKAN SUMENDIAK DAUDELAKO!
5. IZOTZA JARRI KOMUNEKO PAPERAREKIN
6. ELURRA SORTU, POLIESPAN BLOKEAK TXIKITUZ
ETA AZKENEAN... ELURRA EGIN ZUEN GURE HEGO POLOAN!
ZE ARTISTA GAREN!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina