2021(e)ko azaroakren 9(a), asteartea

3 URTE B EGOKITZAPENA

             ELORRI ESKOLAN SARTU BERRIAK GARA 

TXOKOETAN PRIMERAN PASATZEN DUGU, ZATOZ GU EZAGUTZERA! 

                                                                           JOLAS SINBOLIKOAREN TXOKOA

TXOKO HAU MILA ESZENATOKI EZBERDIN BILAKATU DAITEKE, DENA GURE IMAGINAZIOAREN ESKU GERATZEN DA ETA SUKALDARIAK IZAN GAITEZKE, MEDIKUAK, ASTRONAUTAK, ANIMALIAK, ... 


























                                                ARTE TXOKOA

TXOKO HONETAN, MATERIAL EZBERDINEKIN ESPERIMETATZEN DUGU. SORMEN HANDIKOAK GARA, IKUSI ZER NOLAKO GAUZAK EGITEN DITUGUN!
































                                                     PUZZLE TXOKOA

                                    TXOKO HONETAN, ASPEKTU LOGIKO-MATEMATIKOAK LANTZEKO JOLAS EZBERDINAK DITUGU  PUZZLEAK, SERIAZIOAK EGITEKO MATERIALAK, ZENBAKIAK, ...



















                                                                                            ERAIKUNTZA TXOKOA
TXOKO HONETAN, DITUGUN MATERIAL EZBERDINEKIN, EGUNERO ERAKIKUNTZAK EGITEN DITUGU. FORMA ETA MATERIAL EZBERDINETAKO MATERIALAK DITUGUNEZ, IZUGARRI EDERRAK DIRA GURE ESKUTXOEKIN SORTZEN DITUGUN ERAIKINAK, IKUSI!




















   IPUIN TXOKOA
TXOKO HONETARA ETORTZEN GARA, LASAI EGON NAHI DUGUNEA. BERTAN, GOXO-GOXO ETXETIK EKARRITAKO ALBUMAK IKUSI DITZAZKEGU ETA HORREK GELAKO LAGUNAK HOBE EZAGUTZEKO AUKERA EMATEN DIGU. HORRETAZ GAIN, ISTORIOZ BETERIKO IPUINAK ERE BADITUGU.


















AREAREKIN JOLASEAN
GELAN NATURALAK DIREN MATERIALEKIN ESPERIMENTATZEKO AUKERA DUGU, ORAINGOAN AREAREKIN IBILI GARA GUSTORA JOLASEAN.











    PATIOA

ELORRIKO PATIOA OSO HANDIA DA ETA BERTAKO ZONALDE GUZTIAK EZAGUTU DITUGU: ETXEEN PARKEA, PIRAMIDEA, FRONTOIA, BELARDI ZABALAK, ...



















PSIKOMOTRIZITATE GELA

GELA ZABAL HONETAN PRIMERAN PASATZEN DUGU, HANKA HUTSIK IBILTZEN GARA KORRIKA, SALTOKA ALDE BATETIK BESTERA, GAINERA BERTAN DITUGUN BLOKE ETA MATERIAL EZBERDINEKIN JOLAS EGITEKO AUKERA ASKO DUGU. IKUSI ZEIN ONGI PASATZEN DUGUN!
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina