OSO EGUN BEREZIA IZAN DA GAURKOA, URDURITASUNA, POZA, BELDURRA, SORPRESA... EMOZIO ASKOKO EGUNA IZAN DA. INAUTERIEN AITZAKIAN, EUSKAL MITOLOGIAREN INGURUKO PERTSONAI ASKO EZAGUTZEN ARI GARA.
AUTOBUSA GOIZ HARTU DUGU ETA ATAUNERA ERAMAN GAITU. BIDAIA LASAIA ETA ZIRRARAGARRIA IZAN DA, BIDEAN ZEUDEN MENDIEI BEGIRA GEUNDEN BITARTEAN, TARTALO ETA BASAJAUN HAN GOIAN NOLA BIZIKO ZIREN IMAJINATZEN GENUEN.
HERRIRA IRISTEAN, BI NESKA JATORREK HARTU GAITUZTE, BARANDIARAN MUSEOAN LAN EGITEN DUTE ETA GALTZAGORRIEI BURUZKO GAUZA ASKO KONTATU DIZKIGUTE. MARI, TARTALO, BASAJAUN ETA SORGINEI BURUZ HITZ EGIN DIGUTE ERE.
ONDOREN, HAMAIKETAKOA ELKARREKIN HARTU DUGU, ATAUNGO PAISAIA EDERREZ INGURATUTA
HAMAIKETAKOA JAN ETA GERO, ERROTA EZAGUTZERA JOAN GARA, ETA GARAI BATEAN GARIA ERROTAREN BIDEZ NOLA LORTZEN ZUTEN IKUSI DUGU
ERROTATIK ITZULTZEAN, TARTALOREKIN ETA MARTIN TXIKIREKIN TOPO EGIN DUGU, BERAIEKIN HITZ EGIN DUGU ETA GALDERA PILO EGIN. AZKENEAN IPUINAREN ZATI BAT ANTZEZTU DIGUTE.
GINKANA DIBERTIGARRI BATEAN ERE JOKATU DUGU. ASMAKIZUNAK EBAZTEAN, PERTSONAIA ASKO AGERTZEN ZIREN PUZZLE BAT OSATZEKO PIEZA BATZUK LORTU DITUGU.
AZKENEAN BAZKALTZERA JOAN GARA PARKE IZUGARRI BATEN ONDOAN. PARKEAK SEKUOIA ERRALDOI BAT ZUEN ETA BERTAN EGURREZKO ETXE BAT. PRIMERAN PASA DUGU.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina