EGUN ASKO ESPEROAN EGON ONDOREN, ESKIROTZEKO ETXALDERA ANIMALIAK IKUSTERA JOAN GARA.
KUKURRUKUUUUUUU!
LEHENIK ETA BEHIN, OILATEGIRA JOAN GARA
OILOAK, OILARRAK ETA TXITOAK
IKUSI ETA LAZTANDU DITUGU.
GERO UNTXIAK IKUSTERA JOAN GARA.
KOLORE ASKOTAKO UNTXIAK EZAGUTU DITUGU:
GRISAK, MARROIAK, BELTZAK, TXURIAK...
LEUN-LEUNAK ETA OSO POLITAK DIRA.
HARRAPATUKO ZAITUT!
ZE LEUNA DEN!
USOAK ERE UKITU DITUGU
MEEEE, MEEEE, MEEEEE!
BEGIRA ZENBAT ARDI!
BATZUK GU BAINO HANDIAGOAK DIRA
ARDIEI LASTOA EMAN DIEGU
ZENBAT LASTO JATEN DUTEN!
BASERRIAREN ERDIAN AHATE ETA ANTZARAK DAUDE.
ZE GUSTORA DAUDEN URETAN IGERIAN!
TXERRI BAT BESTERIK EZ ZEGOEN.
"AMA PIG" DU IZENA
ARRANOA ERE IKUSI DUGU.
IIIIIIIIIIIII ENTZUN DUGU...
ZALDIAK GURI DEIKA DAUDE!
PONIA GARBITU DUGU
ASTOAREN GAINEAN PASEOA EMAN DUGU
ZEGOEN BEHIA OSO-OSO HANDIA ZEN
AHUNTZAK, AKERRAK ETA ANTXUMEAK
TXIKIAGOAK DIRA.
ZE ONGI HARRAPATU ZAITUDAN!
ZE AUSARTA NAIZEN!
AZKENIK ANIMALIA BERRI BAT
EZAGUTU DUGU, EMUA DU IZENA
ETA AUSTRALIATIK ETORRI DA.
ZE ONGI PASATU DUGUN!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina