EGUN ASKO ESPEROAN EGON ETA GERO, AZKENEAN IRITSI DA!
AUTOBUSA HARTU ETA BASERRIRA GOAZ!
ZEINEN POZIK GAUDEN
GELAN LANDU DITUGUN ANIMALIA ASKO HURBILETIK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
ESKIROTZERA IRITSI ETA LEHENIK ETA BEHIN OILATEGIRA JOAN GARA!
KUKURRUKUU!!
OILOAK, OILARRAK ETA TXITOAK IKUSI ETA LAZTANDU DITUGU
JANARIA EMAN DIEGU
ETA ARRAUTZAK BILDU DITUGU.
KONTUZ IBILI OSO ERRAZ PUSKATZEN DIRA!
KOLORE ASKOTAKO UNTXIAK EZAGUTU DITUGU: GRISAK, MARROIAK, BELTZAK, TXURIAK...
LEUN-LEUNAK ETA OSO POLITAK DIRA,
BASERRIAREN ERDIAN AHATE ETA ANTZARAK DAUDE
ZE GUSTORA DAUDEN URETAN IGERIAN!
ARRANOA ERE IKUSI DUGU
BAINA BADAEZPADA EZ GARA ASKO HURBILDU
MEEEE MEEE MEEEEE
BEGIRA ZENBAT ARDI!
GU BEZAIN HANDIAK DIRA
OSO JATORRAK DIRA,
BAINA ZENBAIT MOMENTUTAN BELDUR PIXKA BAT PASA DUGU
BEHI ETA TXERRI BAT BESTERIK EZ DUGU IKUSI,
BAINA A ZE ANIMALI PUSKAK! HANDI HANDIAK DIRA
TXERRIAREN IZENA "AMA PIG" DA
KURRIN KURRIN KURRIN BASERRIAN NABIL
IIIIIIIIII ENTZUN DUGU
ZALDIAK GURI DEIKA DAUDE!
ETA ASTOARI ASTOAK JA JA JA ABESTU DIOGU
BEGIRA PONIAK ZE KAKA MOKORDOA EGIN DUEN !
A ZE KIRATSA
AHUNTZAK, AKERRA ETA ANTZUMEAK
BISITATZERA JOAN GARA
KONTUZ ADARREKIN!
AZKENIK ANIMALIA BERRI BAT EZAGUTU DUGU
EMUA DU IZENA
ETA AUSTRALIATIK ETORRI DA
EMUEK OSO AZKAR EGITEN DUTE KORRIKA
IHES EGITEN BADU OSO ZAILA DA HAU HARRAPATZEA
TURURURUUU EZETZ HARRAPATU
BISITA AMAITZEKO SORPRESA BAT IZAN DUGU
ANIMALIA GEHIENAK LIBRE UTZI ETA HAUEKIN JOLASTEN IBILI GARA
ASKO DISFRUTATU DUGU!!!
SUSTOREN BAT IZAN DUGUN ARREN, BUELTATZEKO IRRIKITAN GAUDE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina